Angel Erro.
JIRA

Komunetik bueltan

2020ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Uste dut ligatu dudala, esan diet lagunei komunetik bueltan; aurretik pasatu berri den gizona pixatokian nireari so harrapatu dut bitan. Ez du zertan, argitu dit gure arteko heterosexual bakarrak, guk (nor gara gu?) askotan begiratzen diogu elkarri, zeharka, txiza egin bitartean, inolako gibel asmorik gabe. Zer behar duzue, itzuli diot plural baztergarria, denbora guztian elkar konparatzen ibiltzeko? Egia da, aldageletan ere hala izaten da umeetatik. Maskulinitatearen oinarri ahulen ajeak, suposatzen dut. Kanpoko indargarrien behar etengabea. Zakila aginte makila besterik ez da, esan du batek ozenegi. Isildu gara tarte batez, ondokoen begiek beren solaskideengana itzuli arte.

Gaiaz guztiz aldatu gabe, gehitu dut oso deigarria zaidala hainbat gizonek, haien artean ere, azken hitza izateko joera eutsiezina, horrek adiskidea umiliatzea edo jendaurrean nabarmen uztea badakar ere. Hemen berrituko ez dudan adibide zehatz bat ekarri dut. Honakok Twitterren zerbait jarri. Halakok (honakoaren lagun mina) zehaztapen bat egin. Honakok ironikoa izaten ari zela esan. Halakok eztenkada. Dibertigarria da, oso, bi gizon hetero elkar neurtzen ikustea.

Aurrekoa itzuli da komunera. Badaezpada atzetik joan natzaio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.