Angel Erro.
JIRA

Ondoko mahaian

2022ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Ondoko mahaian langile talde bat gosaltzen ari da. Haietako batek lankideak eta, hurbiltasunagatik, neu ere ilustratzen jardun du. Johnny Depp eta Amber Heard-en epaia hartu du hizpide lehenbizi. Haren hitzetan, Johnny Depp eta emazte ohia. Lehenak tratu txarren auzia irabazi duela iragarri digu, lasaitasunezko imintzio batekin. «Kristoren abokatuak izan behar ditu gizonak; hemen epaitu izan balute, ziur itzalperatuko zutela».

Eginahalean dabil,besteek amua irentsi eta topikoen dantzan hasteko. Ez da ohartzen bere baieztapenen kontraesanaz. Uste duenaz beste, Johnny Depp erruduntasun ustekizunez blaitzen duela. Nik bere mahaian egotera espitxa luzatuko nuke agian difamazio salaketa nola bihur daitekeen defentsabide ohikoa sexu erasoen kasuetan. Baina inork ez dio jarraitu.

Beste gai batekin saiatu da. «Orain youtuber batzuk modan daude, emakume bihurtzen direnak diru-laguntzak kobratu ahal izateko». Ezin dut sinetsi, parodia ematen du. Langile gazteenak, labur, erantzun dio: «Ez dut halakorik entzun». Lankideari aurka egitea merezi ez duela ondorioztatuko zuen honezkero. Porrot mota bat da.

Hirugarren ahalegina. «Eta futbolari hura, isuna jarri diotena katu bati, ez bereari, kaleko bati, ostikoa emateagatik?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.