Angel Erro.
JIRA

Biraoa

2020ko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Gutxitan izaten dut epailea ez izatearen damua; agian, hil amaieran. Baina lehenengoz sententzia bat idazteko gogo bizia sentitu dut. Abokatu kristauak izeneko elkarteak kereila jarri du Espainiako Netflixen kontra Kristoren lehen tentazioa film laburra (non, Jesu Kristo ustez homosexual eta buruarin bat agerraraziz, fede katolikoa gutxiesten omen baita) streaming bidez eskaintzeagatik. Biziki dibertituko nintzen sententzia hori idaztean.

Berez, ikuspuntu askotatik erantzuten ahal da. Inork ez ditu katoliko suminberak filma bilatu eta ikustera behartu, azpimarratuko nuke. Beste puntu batean azalduko nuke Jesu Kristo homosexual agertzea ezin dela iraingarritzat hartu, heterosexuala izan zelako frogarik ere ez dagoen neurrian (horretaz luze arituko nintzen, Nazareteko Jesusen errepresentazio ikonografikoan ere sakonduta: kaukasiar moduan margotzea ere ez da biraoa?). Eliza katolikoan (epaile zibil bat horretara sartu beharra ere, kristauen dogmak eztabaidatzera!) homosexuala izatea, Papak berak esan du, berez ez da bekatua, haragiaren tentazioari eusten badio, eta horretaz doa laburmetraia, hain zuzen.

Azkenik legegileei eskatuko nieke, minuturik galdu gabe, blasfemiaren pareko delitu hori zigor kodetik kentzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.