Anbizio eta arrisku handiko lana ondu zuten sortzaileek, baina, filmeko zuhaitza nola, filma ere ari da bere fruitua ematen. Dagoeneko 30.000 pertsonak ikusi dute, eta atzo bosgarren astea hasi zuen Euskal Herriko zinema aretoetan. Denera bederatzi aretotan egongo da ikusgai. Lehengoetan mantenduko da: Bilbon, Donostian (bi aretotan), Eibarren (Gipuzkoa), Gasteizen (bi aretotan) eta Iruñean. Bi estreinaldi batuko zaizkie: Azpeitia (Gipuzkoa) eta Asparrena (Araba).
Donostiako 66. Zinemaldian aurkeztu zuten filma, Sail Ofizialean, baina lehiatik kanpo. Hortik hiru hilabetera estreinatu zen Hego Euskal Herrian, abenduaren 21ean, eta ikus-entzuleak erakartzen jarraitzen du.
'Dantza' filmak bosgarren astea du zinema aretoetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu