Altunari ezustekoa ematen saiatuko da Laso, gaur, Bilbon

2019ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Jokin Altunak eta Unai Lasok lau eta erdiko txapelketako bigarren finalerdia jokatuko dute gaur, Bilbon, Bizkaia pilotalekuan (17:00, ETB1). Altuna finalerako sailkatzen saiatuko da laugarren urtez jarraian. Lasok, berriz, lehen finalerdia du Lehen Mailako txapelketa batean. Bien ibilbidea aztertuta, Altuna da faborito garbi, baina Lasok erakutsi du txapelketa honetan pilotari handiei irabazteko kapaza dela. Elezkano II.a kanporatu zuen lehenbizi; Artola eta Bengoetxea VI.ari irabazi zien gero ligaxkan, eta 22-21 galdu zuen Ezkurdiaren aurka. 21-13 irabaziz joan zen partida hartan. Nafar gazteak lan ona egin du txapelketan, baina Altunak are hobea. Hiru partida jokatu, eta hirurak itxura ona emanda irabazi ditu: 22-5, Peio Etxeberriari; 22-19, Jakari; eta 22-9, Victorri. Bien artean urte bakarraren aldea dagoen arren, inoiz ez dute elkarren aurka jokatu bakarka. Ikusteko dago zenbat jende biltzen den Bizkaia pilotalekuan. Finalerdi bat da, baina ez du ikusmin handirik sortu, eta sarreren salmenta oso astiro joan da aste osoan. Eserlekuen erdia betez gero, pozik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.