Angel Erro.
JIRA

Salaketa faltsuak

2019ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Javier Marotoren azken adierazpenak irakurri (non, ez harrigarriki, Vox alderdiaren argudio gurdira gehitzen baita: «genero bortxakeriaren arazo nagusietako bat salaketa faltsuak dira», «horrelako kasuak [salaketa faltsuak] ugari izan ala gutxi, aski dira haien kontra jotzeko») eta sentitu dudan lehen bulkada PPko agintari gasteiztarrari salaketa faltsu bat jartzea izan da. Iruzurrezko salaketa saldo bat irudikatzera iritsi naiz, bat astero, benetako arazo nagusia zein den irakasbidetzat har dezan.

Salatari faltsuek eta bortxakeria matxistaren egileek ez dakit, baina ongi erreparatu diot Marotok (modus operandi oso jakin bat du, beti berdina, pauta zehatz bat, zeina berez ikerketa judizial bat irekitzeko nahikoa bailitzateke) ahulen kontra nola jotzen duen, nola kriminalizatzen duen. Ohartu bazarete genero bortxakeriaren arazoa nagusia salaketa faltsuak direla aldarrikatu duen modu berean (hots, datuekin egiaztatu daitekeenez, salbuespen edo desbideratze txikia baino ez dena), Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren kontrako bere gurutzada partikularrean ere estatistikoki gutxiengo erabatekoa diren iruzurrak puztu eta haizatu ditu. Hemen egiten ari naizen salaketa ezin errealagoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.