Angel Erro.
JIRA

Ekarpena

2020ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
Esanen nuke garai batean gehiagotan esaten zela, topiko bihurtzeraino, gaurkoa emakumeen eguna zela, bai, baina gizonek bazituztela urteko 364 egun bere. Oraindik geldituko da errepikatuko duenik eta oraindik badu arrazoi puska ederra. Halere, zerbait aldatu dela oroitzeko eguna ere izan daiteke gaurkoa. Berdintasunaren aldarriak gainezka egin du eta gizartearen alor guztiak zipriztindu ditu, baita egutegiko data guztiak ere. Gaurko egunean aldarrikatu izan direnak ezin dira (izan ere, ez dira) martxoaren zortzira mugatu, noski. Honekin ez dut esan nahi orain arte lortutakoarekin laketu behar dugunik. Pluraleko lehen pertsona gizarteari dagokio. Mundua aldatzera doa, giza harremanek itun berri bat behar dute eta bidean oraindik erresistentzia asko eta oztopo asko aurkituko du borroka feministak. Batzuetan, irudipena dut neurri batean ni neu izan naitekeela bat, neure gogoz kontra bada ere. Kontsolatzen dut neure burua pentsatuz paradigma aldaketa (beharra) ikusi eta horretaz jakitun izatea badela zerbait. Gaur emakumeen borroka egunaz idaztea erabaki dut (ausartuko nintzen beste gai bat jorratzera), baina ez dezadala pentsa honekin ekarpen handi edo txikirik egiten ari naizenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.