HILBERRIA. Michel Piccoli

Zazpi hamarkadako sekuentzia bat

CHRISTOPHE KARABA / EFE.
Inigo Astiz
2020ko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
«Ez dut itxurarik egiten. Ezkutuan ibiltzen naiz pertsonaien atzean. Aktore izateko, malgu izan behar duzu». 1954an hasi eta 2012. urtera arte, zazpi hamarkada luzeko iraupena izan du Michel Piccoliren sekuentziak zinemagintzaren historian (Paris, 1925-2020), eta pertsonaia klase guztiak jokatu ditu denbora tarte horretan: gangsterrak, detektibeak eta aita santuak. Hain zuzen, moldagarritasun hori nabarmendu izan diote beti adituek. Frantziako zinemagintzaren aurpegirik ezagunenetako bat ere bilakatu du horrek. Joan den asteartean hil zen, 94 urterekin.

Besteak beste, Luis Buñuel zinemagilearen Belle de Jour eta Le charme discret de la bourgeoisie filmetan hartu zuen parte, eta gerora Konstantinos Costa-Gavras, Alain Resnais, Jean-Luc Godard, Marco Ferreri eta beste zuzendari famatu batzuekin ere aritu zen lanean. Ekoizle, zuzendari eta gidoigilea ere bazen, eta 200 lanetan baino gehiagotan ageri da haren izena. Antzerkian ere ibilbide luzea egin zuen.

Jean Paul Sartre eta Simone de Beauvoir pentsalari eta idazleen lagun izan zen, eta ezkertiarra zen pentsamoldez. Sekula ez zuen Cesar saririk lortu, baina Cannesen gizonezko aktorerik onenaren saria eskuratu zuen,baitaBerlinen ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.