ESANDAKOAK

2016ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
«Milaka esku hartze egin dira pilotekin, eta izan da zaurituren bat, baina ez da heriotzarik izan pilotakadengatik»

«Amaieraraino helduko gara, kosta ahala kosta»

Rodolfo Ares, Barne sailburua 2012ko apirilaren 10ean

«Neurrigabeko indarkeria erabiltzea bulegoetan herritarren aurka diseinatzen den errepresio estrategia da»

LAB 2012ko apirilaren 10ean

«Ematen du hemen gehiago balio duela edukiontzi batek, pertsona baten bizitzak baino»

Pernando Barrena, ezker abertzaleko bozeramailea 2012ko apirilaren 10ean

«Zoritxarrez, gorabeherak beti gerta daitezke»

Jorge Fernandez Diaz, Espainiako Barne ministroa 2012ko apirilaren 11n

«Zuhurtziagabekeriazko homizidio gisa izenda daiteke gertaera»

Juan Kalparsoro, EAEko fiskalburua 2012ko apirilaren 11n

«Heriotza izugarri hau zehatz ikertu behar da, eta dena argitu»

Iñigo Urkullu, EAJren EBBko burua 2012ko apirilaren 11n

«Cabacasen heriotza istripu bat izan zen»

Gervasio Gabirondo, Ertzaintzako zuzendaria 2013ko apirilaren 4an

«Inork ez du gezurtatu oldartzeko agindua Deustuko ertzain etxetik heldu zela, eta horrek berretsi du oldarra egin beharrik ez zegoela. Iñigo hil zuen oldarra ez zen sekula egin behar izan»

Jone Goirizelaia, familiaren abokatua 2013ko apirilaren 4an

«Argi dago konpondu ezineko akatsa izan zela»

Estefania Beltran de Heredia,Segurtasun sailburua 2013ko apirilaren 19an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.