Koronabirusa

Nafarroa, arrisku handieneko eremutik kanpo

2021eko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak lau mailako alerta sistema ezarria du COVID-19aren arriskua neurtzeko: arrisku apala, ertaina, handia eta muturrekoa. Azkenaldian, arrisku goreneko mailan egon dira Hego Euskal Herriko lau herrialdeak; atzotik, ordea, koska bat beherago dago Nafarroa. Arriskua «handia» da oraindik, baina hamalau eguneko intzidentzia metatuak (400 kasu 100.000 biztanleko) eta, batez ere, ZIUen egoerak (oheen %23,1) hobera egin dute azken egunetan.

Kurbaren beheranzko joera hori islatu egin zen atzo detektatutako positibo kopuruan ere. Guztira, 739 kasu atzeman zituzten Osakidetzak eta Osasunbideak: 93 Araban, 400 Bizkaian, 139 Gipuzkoan eta 96 Nafarroan. 15.915 PCR eta antigeno proba egin zituzten lau herrialdeotan; hortaz, positibo tasa %5etik jaitsi zen Hegoaldean bigarren egunez: %4,6 da orain.

Bestalde, 65 pertsona erietxeratu zituzten atzo Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan. Guztira, COVID-19az kutsatutako 805 pertsona daudeospitaleetan eta, horietatik, 198 paziente larri daude ZIUetan. Hiru heriotzaren berri eman zuen Nafarroako Gobernuak: 71 urteko gizon bat, 88ko beste bat, eta 95eko andre bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.