EH Bilduk Araban ere aurkeztuko du hautagaia

2019ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Araban datorren izango ostegunean izango da ahaldun nagusia aukeratzeko inbestidura saioa, eta, Ramiro Gonzalez EAJren hautagaiaz gain, Kike Fernandez de Pinedo EH Bildurena ere aurkeztuko da, talde subiranistak jakinarazi duenez. «Badakigu Ramiro Gonzalez izango dela diputatu nagusia, baina osoko bilkuran irudikatu nahi dugu posible dela bestelako eredua duen gobernu alternatibo bat», esan du Fernandez de Pinedok. PSE-EEren eta EAJren botoekin, irabazle aterako da Gonzalez.

Gipuzkoan, gaur izango da inbestidura, eta Markel Olano EAJko kidea hautatuko dute diputatu nagusi, PSEren botoak ere jasota. Han ere EH Bilduk aurkeztuko du hautagaia: Juan Karlos Izagirre. Araban bezala, bigarren geratu zen EH Bildu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.