NEURRIAK

2022ko irailaren 23a
00:00
Entzun
IƱigo Urkullu lehendakariak politika orokorreko saioan iragarritako hainbat neurri eta asmo dira honako hauek:
Osakidetza. Jaurlaritzak lehen arreta indartuko du 358 plaza berriekin, eta osasun mentalerako estrategia berria martxan jarriko dute. Osakidetzaren zerbitzu zorroa eguneratuko du; besteak beste, itxaron zerrenden ratioak gutxitzeko.
Gazteria. Gazteria Zuzendaritza Lehendakaritzaren egituran txertatuko dute. Halaber, euskal unibertsitate sistemaren plan berria eta Lanbide Heziketako plana martxan jarriko dituzte.
Hezkuntza. Hezkuntza irakasleak egonkortu nahi ditu Jaurlaritzak, behin-behinekotasuna %35etik %3ra gutxitzeko.
Klima aldaketa. Net Zero Super Cluster proiektua garatuko dute industriaren gas isurketak murrizteko.
Energia krisia. 400 milioi euroko neurri sorta bat iragarri du krisi energetikoari aurre egiteko, eta, horren barruan, PFEZ pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren deflaktazio berri bat, 2023ko urtarriletik aurrera aplikatuko dena.
Lege proiektuak. 11 lege onartu nahi ditu legealdia amaitu baino lehen. Besteak beste, hauek: suteak prebenitzeko eta itzaltzeko legea, trantsizio energetikoa eta klima aldaketarena, eta haurren eta nerabeen eskubideena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.