1936ko gerrako artxiboak ikusgai jarriko ditu Gipuzkoako Aldundiak

Iosu Alberdi.
Oñati
2018ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dago ekainaren 4tik, eta aldundiak ikusgai jarriko ditu han dauden dokumentuak. Besteak beste, memoria historikoari lotutako dokumentuak daude, 1936ko gerrakoak eta frankismo garaikoak.

Foru Aldundiko Kultura diputatu Denis Itxasok adierazi du Oñatin (Gipuzkoan) dagoen eraikinari «ahalik eta probetxu handiena» atera nahi diotela, eta etorkizunean Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa ere eraikin horretara eraman nahi dutela. Guztira 19 kilometro apalategi ditu, hamasei gordailutan banatuta, eta 3,4 kilometro besterik ez daude beteta gaur egun. Azpimarratu dute Gipuzkoan ez dagoela halako gaitasunik duen beste eraikinik, ez leku, ez tresneria aldetik.

Askotariko dokumentazioa dago artxibo historikoan, baina Itxasok «memoria historikoari» lotutakoak azpimarratu ditu. 1936ko gerrako eta frankismo garaiko Gipuzkoako espetxeen funtsa da esanguratsuenetako bat. Horietan, presoen hainbat zerrenda eta presoak espetxeratzeko arrazoiak ageri dira.

Egun, artxiboak bi langile ditu, eta protokoloen artxiboarekin batzean lan taldea handitzea espero dute. Martxan jartzean, Gipuzkoako aldundiaren esku solik egon beharrean, hainbat elkarterekin lan egingo dela adierazi du, herritarrek dokumentazioaren berri izan dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.