Emakume bat hilda topatu dute Baionan, eta haren 17 urteko semea atxilotu dute

Frantziako hedabide batzuek diote senarrak topatu duela hilotza. Sestaon ere 52 urteko emakume baten gorpua agertu da hilda, itsasadarrean

Sestaoko itsasadarrean topatu zuten hilda emakume bat. ARITZ LOIOLA / FOKU.
Erredakzioa
2018ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
41 urteko emakume bat hilda topatu zuten atzo goizean Baionako bere etxean. Edizio hau ixteko roduan oraindik datu gutxi zeuden gertatutakoaren inguruan, baina Sud Ouest eta France Bleu komunikabideen arabera, senarrak topatu zuen andrearen gorpua. Poliziak atxilotu egin du haren 17 urteko semea, eta gertatutakoa argitzeko ikerketa zabaldu du.

Bestalde, ziurrenik epaitu egingo dute iazko irailean Melodie Masse —23 urteko emakumea—hil zuen gizona. Masseren gorpua eskuak lotuta agertu zen Uztaritzen (Lapurdi). Poliziak handik gutxira atxilotu zuen Cedric Bernas coni, 38 urteko gizonezkoa. Ordutik, gizonak etxe finkorik ez zuela eta buruan nahasmendu larria zeukala argudiatu du haren defentsak epaiketa saihesteko. Epaitegiak kasua aztertzeko eskatu zion psikiatriako aditu bati, eta hark ondorioztatu du Bernasconiren «buruko gaitasunak aldatuta» zeudela, baina gizona bere ekintzen jabe zela. Masse bere borondatez bortxatu eta hil zuela ondorioztatu du, beraz, psikiatrak; eta, ondorioz, epaitua izan behar lukeela.

Hildako bat Sestaon

Abuztuko lehen larunbata are gehiago ilundu duen beste albiste bat ere heldu zen atzo eguerdian: 52 urteko emakume baten gorpua topatu zuten Bilboko itsasadarrean, Sestao parean (Bizkaia). Ertzaintzak jakinarazi du emakumea Barakaldokoa dela, eta haren senideek bezperan salatu zutela desagertu egin zela. Kasu horretan ere ikerketa zabaldu dute; ez dute jakinarazi indarkeria zantzurik topatu ote duten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.