Pasieran, ez metroz

Donostiako metroaren aurkako «protesta paseoa» antolatu du Satorralaia mugimenduak. Aterki horiak banatu dituzte Kontxan

Metroari stop zioten Satorralaiako kideek banatutako aterkiek. IDOIA ZABALETA / FOKU.
Erredakzioa
Donostia
2018ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
Atzo eguerdian, udatiarrez eta txangolariz beteriko Kontxako pasealekuan, aterki hori handi batzuek apurtu zuten Donostiaren ohiko irudia. Satorralaia mugimendu ekologistak «paseo» batera deitu zituen Donostian metroa egitearen aurka daudenak: Metroari stop idatzita zeramaten aterki hori handi batzuk banatu zizkien bertan, eta bi orduz jardun zuten protesta txomingeroan, batzuk Kontxan gora eta behera, eta beste batzuk leku bakarrean geldirik. Udatiar batzuek ere espontaneoki hartu zuten Satorralaiak eskainitako aterkia, egunotako eguraldi aldakorrarekin beste erabileraren bat ere emango ote zioten pentsatuz.

Euskotrenen linea —Donostia inguruan topoa deitu ohi zaiona— lur azpira eraman eta bi geltoki gehitzeko proiektua da metroarena; horietako bat Kontxatik hurbil egingo dute. Eraikuntza lanak hasiak dira jada Donostiako auzo batzuetan. Satorralaiak jakinarazi duenez, Ekologistak Martxan taldeak «Bandera Beltza saria» eman berri dio Donostiako Udalari, «kostaldeari eragiten dioten astakeriak» eta ingurumen kudeaketa txarra egotziz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.