Gizonezko bat atxilotu dute 80 adingaberi sexu abusuak egitea egotzita

Arrueta-Sarrikotako 70 urteko gizonezko bat da atxilotutakoa. Harrera familia gisa aritzen zen, «zailtasunak» dituzten gazteak aterpetzen

Baionako Auzitegia, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU.
Erredakzioa
2021eko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Arrueta-Sarrikotako (Nafarroa Beherea) 70 urteko gizon bat atxilotu zuen Frantziako Poliziak joan den martxoaren 31n, eta berehala sartu zuten preso, «dozenaka» adingaberi sexu abusuak egitea eta haiek bortxatzea egotzita. 80 bat adingaberi egin zien eraso, France Bleu irratiaren arabera.

Irrati berak atzo jakinarazi zuenez, harrera familia gisa aritzen zen gizonezkoa, «zailtasunak» dituzten haur eta gazteak aterpetzen, eta horretaz baliatuta egiten zien eraso adingabeei. Haurtzarorako Gizarte Laguntzaren (ASE) barruan egiten zuen «gazteak aterpetzeko» lan hori, eta, horrenbestez, baita erasoak ere. France Bleu irratiaren arabera, gizonezkoak 2015etik gaur egunera arteko tartean egin zien eraso adingabeei. Frantziako Poliziak haren etxea miatu du, eta hainbat argazki atzeman ditu han.

Gizonezkoak ukatu egin du egotzitakoa, eta instrukzio epaile baten esku utzi dute afera. Anartean, behin-behinean kartzelatzea erabaki du epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.