Euskal presoak «etxerako bidean» jartzeko bultzatu behar dela azaldu du Sarek

Hiru egunez, Garestik Donostiarainoko 169 kilometroak osatu dituzte bizikleta martxan. Urruntzea «amaierara iristen hasi da», Sareren ustez

Sarek atzo Donostian egindako ekitaldia. GORKA RUBIO / FOKU.
joxerra senar
2021eko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Ostegunean atera ziren Garestik, eta, hiru etapa osatu ostean, Donostiako Bulebarrera iritsi ziren,atzo eguerdian, Sareren bizikleta martxan parte hartu duten guztiak. Hasieratik amaierarainoko 169 kilometroak presoen egoerari buruz hausnartzeko baliatu dutela azaldu zuen Sarek, Donostian. «Pedalkada bakoitzarekin, igarotako bide bakoitzarekin, etxerako bideari eman diogu bultzada». Sarek argi du ekintza eta ekimen txikiek balio dutela aldaketak eragiteko, eta norabide horretan jarraitzeko prest agertu dira. «Aurrera eginez goaz, murruak eta blokeoak eraisten gabiltza, bide berriak zabaltzen ari gara», adierazi zuten.

Sarek esan zuen espetxe politikan izan den aldaketak erakutsi duela «etapa berri bat zabaltzeko unea» dela. Halaber, Sareren arabera, urruntze politika «amaierara iristen hasi da». Euskal Herriratutako preso kopurua «oraindik urria» dela uste badu ere, Sarek aipatu zuen gerturatzeek «itxia zen bidea zabaldu» dutela eta euren zeregina dela bidea bururaino heltzeko urratsetan eragitea. «Orain arte egindakoari esker, Madrildik hegoaldera, urrunketaren alde ilunena izan diren espetxeak euskal herritarrez hustu daitezen lortu dugu».

Dena den, Sareren irudiko, oraindik asko geratzen da salbuespen legedia amaitzeko. Aldarrikatu zuen preso guztiak Euskal Herriko espetxeetara ekarri behar direla, preso guztiei gradu progresiorako bidea erraztu behar zaiela, zigorraren hiru laurdenak bete dituztenei hirugarren gradua eman behar zaiela, gaixotasun larriak dituztenak eta 70 urtetik gorakoak etxeratu behar direla, eta 7/2003 legearen araberazigorra ezarritako presoei legedi arrunta aplikatu behar zaiela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.