2006tik, ia 1.000 lanpostu galdu ditu arrantza sektoreak

2018ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
Nabarmen aldatu da Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantza sektorea 2006tik 2016ra bitarteko hamarkadan. Hiru itsasontzitik bat desagertu egin da, eta hamar lanpostutik ia bost galdu dira, Eustaten datuen arabera.2006an 300 itsasontzi zeuden bi lurraldeetako portuetan; 2016an, berriz, 195. Ontzi gutxiago daude, baina daudenak handiagoak dira. Langileak, ostera, 2.902 ziren, eta 1.905 dira orain. Freskotarako alturan 18 itsasontzi baino ez dabiltza —pintxoan zein arrastean—, den-denak Ondarroan (Bizkaia): 2006an 40 ziren, eta 483 behargin; orain, berriz, 18 itsasontzi, eta 227 langile.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.