Bilbon taldeko bortxaketa batengatik abian zen auzia artxibatu egin du epaileak

Iazko abuztuaren 2an emakume batek salatu zuen sei gizonek bortxatu zutela Etxebarria parkean. Ebazpenaren aurkako helegitea jar daiteke

Salaketaren berri izan osteko protesta, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
Erredakzioa
2020ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Sumindura eragin zuen albisteak iazko udan: 18 urteko emakume batek salatu zuen sei gizonezkok bortxatu egin zutela Bilboko Etxebarria parkean. Berriz ere talde bortxaketa bat Euskal Herrian. Abuztuaren 2an zabaldu zen albistea, eta harekin batera jakin zen sei gizon atxilotu zituztela erasoa egitea leporatuta. Berehala etorri ziren arbuioak eta gaitzespen mezuak: milaka lagun atera ziren kalera erasoa salatzera. Ia urtebete pasatu da ordutik, eta epaileak kasua artxibatzea erabaki du orain.

Bilboko 4. instrukzio epaitegiaren arabera, kontraesanak daude salaketan esandakoen eta ikerketan orain artean egiaztatu ahal izan direnen artean. Epailearen arabera, ez datoz bat salaketan emakumeak esandakoa ikerketaren emaitzekin, eta, beraz, ez dago oinarri nahikorik deliturik egon zenik frogatzeko. Adierazi du ikerketa genetikoak eta teknologikoak egin direla, eta ez dela salatutakoa baieztatzerik izan. Ebazpena ez da behin betikoa, helegitea jartzeko modua ematen die aldeei.

Gizon bat espetxean

Ertzaintzak sei gizon atxilotu zituen, sexu erasoa egitea egotzita. Bi identifikatu egin zituen biktimak, eta espetxean sartu zituzten berehala. Hala ere, horietako bat baldintzapean aske utzi zuten handik egun gutxira. Bakar batek jarraitu du preso; modu prebentiboan hartutako erabakia izan zen kartzelatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.