Noiz sortua: 2019-04-21 00:30:00

Emakume batek taldeko bortxaketa bat egin diotela salatu du Iruñean

Lehengo asteburukoa da salaketa. Gutxienez hiru gizonezko atxilotu dituztela jakinarazi dute poliziek, eta oraindik ikertzen ari direla erasoa
Erasoen aurkako protesta bat, artxiboko irudi batean.
Erasoen aurkako protesta bat, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2019ko apirilak 21

Joan den asteburuan, andre batek taldeko bortxaketa bat salatu zuen Iruñean; hedabide bakan batzuek eman zuten albistea, atzo goizean, eta arratsaldean Efe berri agentziak zabaldu zuen, polizia iturrietatik jasotako informazioa zela adieraziz. Espainiako Polizia ari da kasua ikertzen, eta, aditzera eman dutenez, gutxienez hiru gizon atxilotu dituzte emakumeak jarritako salaketaren ondorioz abiatutako ikerketaren harira. Guztiak ere epailearen aurretik igaro direla adierazi dute.

Larunbat gauean jai giroan murgiltzeko asmoz irten, eta Iruñeko etxe batean hainbat gizonek sexu harremanak izatera behartu zutela salatu zuen emakumeak. Poliziei azaldu zienez, substantziaren bat eman zioten, horren bidez bere buruaren jabe izateari utz ziezaion. Behin haren eragina pasatuta, gertatu zenaz jabetu zela adierazi zuen emakumeak, eta orduan erabaki zuela salaketa ipintzea. Txandaka, hainbat gizonek sexu harremanak izatera derrigortu zutela kontatu zien poliziei. Efe agentziaren arabera, atxilotu gehiago izan daitezke, ikerketa oraindik ere abian baita. Hainbat hedabideren arabera, erasoa Jarauta kaleko etxe batean gertatu zen.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Koronabirusaren azken datuak

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 12.944 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda. 846 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 4.601 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Diputatuak saioren hasieran, minutu bateko isilunean. / ©Mariscal, EFE

Espainia "berreraikitzeko" bilera batera deitu ditu Sanchezek alderdiak eta eragileak

Berria

EAJk iragarri du bilera horretan egongo dela. EH Bildu, berriz, ez da joango. Konfinamenduan apirilaren 26ra arte luzatu dute Hegoaldean.

Gasteizko farmazia bat. / ©Endika Portillo, Foku

Bigarren egun beltzena izan da atzokoa hildako kopuruari dagokionez

Ekhi Erremundegi Beloki - Ane Eslava

Gutxienez 59 pertsona hil dira Euskal Herrian azken 24 orduetan koronabirusak jota. 900 hildakoen langa gainditu da. 462 positibo gehiago atzeman dituzte Hegoaldean, eta 59 pertsona hil dira.

Bereziki adinekoei eragiten die koronabirusak: hilkortasuna bikoiztu baino gehiago egin zaie. ©J. FONTANEDA / FOKU

Hilkortasuna bikoiztu egin da gaitzaren goraldian

Garikoitz Goikoetxea

Hiru asteotan goia jo dute heriotzek, eta estatistiketan iragarri baino %89 herritar gehiago zendu dira: 938 espero, eta 1.774 hil. Datuek agerian jarri dute uste baino jende gehiago hil dela COVID-19arekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna