Hogei talde pasa batu dira etorkizun «ekosozialista eta ekofeminista» baten alde

'Saretzen' egitasmoa abiatu dute. Sinatzaileen artean daude, besteak beste, LAB, Steilas, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Ekologistak Martxan

Ongi Etorri Errefuxiatuak taldearen protesta bat, artxiboko irudian. M.R. / FOKU.
Irati Urdalleta Lete.
2020ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Euskal Herriko hogei gizarte talde baino gehiagok batu eta Saretzen egitasmoa sortu dute. Hainbat arloren inguruan aritzeko asmoa dute: bizitza zaintzea, zerbitzu publikoen bidez pertsonak babestea, ekoizpena eta kontsumoa murriztea, lanak eta aberastasuna banatzea eta gizartearen ahalduntzean oinarritutako gobernantza eredu berria. Nabarmendu dute ibilbide bati ekin diotela elkarrekin,etorkizun «ekosozialista eta ekofeminista» baterantz. Bat egin dutenen artean daude, besteak beste, Ekologistak Martxan, LAB, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Steilas.

Krisiari aurre egitea helburu

Bat egin dutenen iritziz, COVID-19a agertu dela eta, inoiz baino hurbilago dago desberdintasunak areagotuko dituen eta gizarte bazterketa ugarituko duen «kolapso baten mehatxua». Hori dela eta, azpimarratu dute «kapitalarenetengabeko erasoei aurre egiteko» batuta lan egitea «egokia» zela duela sei hilabete arte ere, baina «saltzen diguten 'normaltasun berrian'» ia «bizirik irauteko baldintza» bihurtu dela. Hortaz, pandemiari «erantzun ekosozialista eta feminista» eman behar zaiola ere esan dute.

Kritika bat ere egin diote Eusko Jaurlaritzari nahiz Espainiako Gobernuari: «Aitortu gabeko gerra batean gaude kapitalaren eta bizitzaren artean, eta, testuinguru honetan, Espainiako eta Euskadiko gobernuek oso argi dute ekonomia dela beti babestu beharreko ondasun garrantzitsuena».

Esan dute ibilbideak jarraituko duela, eta hitzordu bat ezartzeko asmoa dutela Gipuzkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.