Hondarribia dago aurretik aurtengo estatistiketan

2018ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Zierbenak dauka aldea Hondarribiarekiko lehen igandetik, 82 ehunen besterik ez, baina estatistiketan Hondarribia dago aurretik. Eusko Label ligan, hamazazpi bider lehiatu dira aurten elkarren aurka, eta hamabi bider egin du aurretik Ama Guadalupekoa traineruak. Zierbena bost aldiz sailkatu da lehenago, eta beste hiru ere gehitu behar zaizkio, hirurak ligatik kanpo: Espainiako Txapelketan, Kontxako Banderarako sailkatze estropadan eta aurreko igandean.

Bizkaiko taldearen inguruan ere badira beste datu batzuk, Joxe Mari Olasagastik emandakoak. Inoiz ez du Kontxako Bandera irabazi, eta igandekoa izan zuen lehen garaipena jardunaldietako batean. Donostiako badian badu garaipen bat, ordea. Urrutikoa da, 1949koa, eta Espainiako Txapelketa bereganatu zuen. Peñacastillo eta Donostia sailkatu ziren ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.