Garikoitz Goikoetxea.
HIZPIDEAK

Euskaraz ikasi ezinik

2020ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Ez, aurten ere ez diete euskaraz ikasteko eskubidea bermatuko familia guztiei. Mendigorrian, hilabeteetako atzera-aurreren ondoren, irailean ez dute D eredua izango herriko eskola publikoan. Nafarroako Gobernuak atea itxi zien, eragozpen teknikoak zeudela argudiatuta, eta atea itxi die Nafarroako Auzitegi Nagusiak ere, epaia iritsi arte D eredua ezartzea baztertuta. Bidegurutze batean jarri dituzte familiak: edo Garesera bidali haurrak euskarazko adarrera, edo herrian A ereduan eskolatu —euskara ikasgai bat soilik da—. Gobernuak esan du aztertuko duelaD eredua Mendigorrian jartzea datorren ikasturtean; aurretik epaia iritsiko balitz ere, ez luke berehalako eraginik.

Beren nahiaren kontrako erabakia hartu behar izan dute Mendigorriko sendi horiek. Hizkuntza eskubideak urratu dizkiete nabarmen. Baina hortik haragokoa da afera. Gobernuaren erabakiak traba dakar Mendigorriaren gisako udalerrietan euskara sustatzeko: 2017an eremu mistora sartu zen Mendigorria, beste herri sail batekin batera, euskara sustatzeko neurri batzuk martxan jartzeko —eremu ez-euskaldunean zegoen—. Leku horietan euskara biziberritzeko, ezinbestekoa da eskolaren ekarria, etxeko transmisiorik apenas baitago, guraso gehienak erdaldunak izaki. Bide luzeko ikuspegia behar du eremu horien euskalduntzeak, baina, inon izatekotan, abiapuntua eskolan du orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.