Irene Aldasoro: «Gakoa dira lehen lerroak: lanak hartuko duen tonua markatzen dute»

Ainhoa Larrabe Arnaiz.
Bilbo
2018ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Itzultzaile lanetan aritua da Irene Aldasoro (Idiazabal, Gipuzkoa, 1955). James Joyce, Henry James eta David Herbert Richards Lawrenceren lanak itzuli ditu euskarara, besteak beste. Emily Bronteren jaiotzaren 200. urtemugan jaso du Euskadi Itzulpen saria.

Bigarren aldiz jaso duzu Euskadi Itzulpen saria. Lehena, 2000. urtean irabazi zenuen, James Joyce idazlearen Dublindarrak lanagatik. Zer aldatu da?

Bai, hala da. Orduko saria eztanda izan zen niretzako. Hasi berria nintzen, eta asko hunkitu ninduen. Oraingoan ezberdina izan da, nagusiagoa naiz [irriak]. Edonola ere, eragiten didan poza izugarria da.

Liburu zaila dela azpimarratu duzu.

Asko kostatu zitzaidan hasierari forma ematea. Lehen esaldiarekin hasi, eta paragrafo osoari forma ematea izugarri zaila izan zen niretzat. Gakoa dira lehen lerroak: liburuak hartuko duen tonua markatzen dute. Gainera, euskararen aldetik ere lehen esaldiak antolatzeko eran arazoak nituen. Dezente kostatu zitzaidan abiatzea. Bestelako erabaki batzuk hartzea ere asko kostatu zitzaidan. Izan ere, ingeles jasoa eta nekazari eremukoa ezberdintzen dira liburuan, eta ez nekien nola heldu. Erabaki nuen, bereizteko, Goierriko hizkera erabiltzea.

Literatura Unibertsala bildumarekin argitaratu duzu lana.

Ezagutzen nuen jatorrizko liburua, eta behin baino gehiagotan aurkeztu nintzen Emily Bronteren lana itzultzeko lehiara, eta, azkenerako, eman zidaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.