ARGI ALDIAN

Bazenekien inurriak…

Nerea Osinalde - EHUko Biokimika Saileko irakaslea

2019ko irailak 20

Langile nekaezinak direla? Segur aski bai, guztiok entzun baitugu noizbait inurriaren eta txitxarraren ipuina. Hain dira langile finak, ezen Hegoafrikako nekazariek ere infusioetarako rooibos hazi txikiaren uzta jasotzeko erabiltzen dituzten. Izan ere, landare horrek haziak zabal sakabanatzen ditu, eta, horregatik, biltzea oso zaila da. Baina inurriek haziak batu eta habietan gordetzen dituztenez, habia horiek arakatu besterik ez dute 200 g rooibos-hazia erraz asko eskuratzeko.

Gaur-gaurkoz, 12.000 inguru inurri-espezie deskribatu dituzte, baina uste da 20.000tik gora espezie egon daitezkeela. Ez dago jakiterik zenbat inurri dauden Lur planetan. Hala ere, 1994an bi biologo ospetsuk argitaratutako liburu batean egindako estimazioaren arabera, munduko txindurri guztiek munduko giza populazioak beste pisatu lezake. Eskerrak bakoitzak soilik 3 mg inguru pisatzen duen!

Gizakien kasuan ez bezala, inurrien sexua ez da X eta Y kromosomen mendekoa, baizik eta genomaren kopia kopuruaren araberakoa. Gizaki guztiok genomaren bina kopia ditugu zelula bakoitzean; bata amarengandik jasotakoa, eta bestea, aitarengandik. Berdin gertatzen zaie inurri emeei, baina ez arrei. Oro har, inurri arrak ernaldu gabeko arrautzetatik eratorritakoak dira. Ondorioz, ez daukate «aitarik»; genomaren kopia bakarra daukate, eta soilik ondorengo emeak izan ditzakete. Esan liteke inurri arren patu bakarra inurri erreginarekin ugaltzea dela. Baina ugaldu bezain laster, zendu egiten dira. Ziurrenik horregatik irauten dute soilik astebete inguru inurri arrek. Inurri emeak, aldiz, edo langileak, 1 -3 urtez bizi dira, eta erregina izaten da adintsuena, 30 urte arte bizi daiteke eta.

Oro har, inurriak gutxienez erregina batek, ar gutxi batzuek eta inurri eme langile mordoxkak osatutako kolonietan bizi dira. Baina, duela hamarkada bat, Amazonian bizi den Mycocepurus smithii inurri-espeziea aurkitu zuten, soilik emez osatuta dagoena. Txindurri hauek sexurik gabe ugaltzen dira, eta koloniako kide guztiak erreginaren klonak dira, hau da, genetikoki erreginaren berdin-berdinak dira.

2000. urtera arte ezagutzen zen inurri kolonia handiena Japoniako Hokkaido uhartean aurkitutakoa zen. Egindako estimazioen arabera, 2,7 kilometro koadroko azaleran, 306 milioi inurri langile eta milioi bat erregina bizi ziren elkarri konektatutako 45.000 inurritegitan. Baina 2002an aurkitu zuten geroztik, eta oraingoz, ezagutzen den inurri koloniarik handiena. Milioika inurritegiz eta bilioika inurriz osatutako super kolonia Europa hegoaldean dago. Italia iparraldetik Espainiako eta Portugalgo Atlantikoko kostaraino hedatzen da, eta 6.000 km inguruko eremua hartzen du.

Horren antolamendu-maila altuko elkarteen iraupena bermatzeko, ezinbestekoa da banakoen artean komunikazioa egotea. Gizakion arteko komunikazioa entzumenean, ikusmenean eta ukipenean oinarritzen da, baina inurriena feromona deitzen diren konposatu kimikoetan. Txindurriek hainbat feromona jariatzen dituzte hedatu nahi duten mezuaren arabera (arriskua, janaria…), eta gainontzeko kolonia-kideek antenetan dituzten sentsore bereziei esker feromonak antzematen dituzte; horrela izaten dute mezuaren berri. Horregatik, nahikoa da inurri batek lurrera eroritako azukre-koxkor bat antzematea, bat-batean hondar guztiak batzeari ekingo dion inurri-ilara luze bat agertzeko. Bai eraginkorra inurriek darabilten GPS sistema, ez eta gure autoan maiz darabilguna!

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

COVID-19aren jarraipen batzordea, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela, atzo Gasteizen. ©JON RODRIGUEZ BILBAO / EFE

Pandemia osoan izan den kopururik handiena zenbatu dute Bizkaian: 402

Olatz Esteban Ezkati

Hego Euskal Herrian 651 positibo izan dira. Hamasei egoiliar eta 36 langile kutsaturik daude Bizkaiko zahar etxeetan. Eusko Jaurlaritzak ez du baztertzen osasun larrialdia berrezartzea

Nekane Murga Osasun sailburua, atzoko agerraldian. ©Miguel Toña / EFE

Etxeratze agindua, zalantzazko muga

Irati Urdalleta Lete

Eusko Jaurlaritzak etxeratze agindua izan du hizpide; hau da, herritarrei eskubidea kentzea ordu jakin batetik aurrera kalean ibiltzeko. Adituek ez dute argi horretarako eskumenik ba ote duen.

Emakume bat, elikagaiak kalean saltzen, Quiton, Ekuadorko hiriburuan. ©JOSE JACOME / EFE

Birusari, errenta unibertsala

Cecilia Valdez

Koronabirusaren pandemiak pobrezia hedatu eta desberdinkeria areagotu duela ikusita, Latinoamerikako zenbait herrialdetan oinarrizko errenta unibertsala eta haren gisako neurriak ari dira aztertzen. Errentarentzako dirua nondik bildu, horixe da erronkarik handienetako bat.

Donibane Lohizuneko plaza, konfinamendu denboran ©Bob Edme

Donibane Lohizuneko ostatu bat hetsi dute

Ekaitz Etxamendi

Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak erabaki du Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Le Miam ostatuaren hestea bost egunez, zigor gisa. Neurria beterik, gaur ireki dute berriro.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna