Beste 685 kasu positibo izan dira Hegoaldean

2021eko martxoaren 31
00:00
Entzun
Osakidetzak eta Osasunbideak 11.524 test egin zituzten astelehenean, eta horien %5,9 izan ziren positibo: 685. Hegoaldeko osasun agintariek emandako datuen arabera, herenegun 82 lagun erietxeratu ziren, eta guztira 478 paziente daude ospitaleetan; horietako 101 ZIUetan dira.

Ipar Euskal Herriari dagokionez, Pirinio Atlantikoetako intzidentzia tasak 7,6ko igoera izan du, hiru eguneko tartean: 76,4tik 84ra igo da. Eskualdeko Osasun Agentziak dio birusaren zirkulazioa emendatzen ari dela, eta «bat-bateko goratze bat» gerta daitekeela, orain arte lortutako immunizazioa apala baita Akitania Berrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.