Katalunia. Erreakzioak Euskal Herrian. Irudia. Oiartzun

Aiako Harria argiztatu dute, elkartasunez

BERRIA.
2019ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Ilundu orduko argitu zen berriro ere. Atzo iluntzean mendizale talde batek hainbat argi piztu zituen Aiako Harrian, Kataluniako mobilizazioekiko elkartasunez. Kataluniako mugimendu independentistak urriaren 1ean, 2017ko erreferendumaren bigarren urteurrenean, Montserraten egin zuen ekintza bera egin dute. Deialdia sare sozialetan zabaldu zuten. «Aiako Harritik mezu argi bat lau haizeetara: erreferenduma ez da delitua. Referéndum es democracia. Argi dugu bidea. Larunbatean, denok Donostiara!», mezua zabaldu zuen Gure Esku-k atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.