Ciutadansek helegitea nahi du aurrekontuen aurka, PP eta PSCrekin

ander perez zala
2017ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Gaur hasiko dira Kataluniako aurrekontuak eztabaidatzen parlamentuan. Zalaparta sortu dute Junts Pel Sik eta CUPek adostutakoek, independentzia erreferenduma egiteko 5,8 milioi euroko diru saila zehaztu baitute. Aurrekontuak sail horrekin onartuz gero, Ciutadansek Espainiako Auzitegi Konstituzionalean helegitea aurkeztuko duela ziurtatu du, eta PPri eta PSCri proposatu die hirurek batera aurkez dezatela.

Diru sail hori Espainiako Konstituzioaren aurkakotzat jo zuen CGE Kataluniako Berme Estatutarioen Batzordeak, gobernuak mota horretako galdeketarik egiteko eskumenik ez duelakoan. PSC iritzi berekoa da, baina uko egin dio Ciutadansen eskariari; horren ordez, konstituzionaltasunik ezeko helegitea aurkeztuko du PSOErekin batera.

Dozena erdi zuzenketa

Dozena erdi zuzenketa eztabaidatuko dituzte talde parlamentarioek. Tartean, Junts Pel Sik proposatutakoa: adostutako erreferendum bat defendatzen duen paragrafo bat gehitzea, besteak beste Catalunya Si Que Es Poten babesa lortzeko.

Ciutadansen, PPren eta PSCren zuzenketa batzuek erreferendumarekiko edozein erreferentzia ezabatzea dute helburu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.