Migratzaileentzako kanpaleku bat hustu dute Italian

2019ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Italiako hegoaldean dagoen migratzaileentzako kanpalekurik handienetariko bat hustu zuen atzo Poliziak. Kanpalekuan zeuden 900 migratzaileek beste zentro batera joatea erabaki dute, baina beste ehunka pertsonek ez dute orain arteko kanpalekua utzi nahi izan, eta gobernuak esan du ez dakiela nora joango diren geratzen diren horiek.

San Ferdinandoko kanpalekua inguruko handienetarikoa da, hara joaten diren migratzaileek inguruko soroetan lan egiteko aukera dutelako. Halere, kanpalekuan dauden migratzaileen bizi eta lan baldintzak behin baino gehiagotan salatu dituzte sindikatuek eta erakundeek. Zortzi eta hamabi ordu artean egiten dute lanegunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.