Sasoia amaitzeko irrikan dira

Realak eta Eibarren gaur lortu nahi dute salbazioa bermatzeko balioko dien garaipena. Partida zailak dituzte biek: donostiarrek Getafe hartuko dute, eta eibartarrek Valentziari egingo diote bisita

Realeko Juanmi eta Vila-realeko Alvaro ostegunean jokatutako norgehiagokan. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU.
Jon Ander De la Hoz.
2019ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Arrisku handiegirik ez, baina patxada gehiago ere izan dute. Bolada eskasean dira Reala eta Eibar, eta matematikak ez die oraindiksalbazioa bermatzen. Hura eskuratu eta datorren sasoiaren inguruan hausnartzen hasi nahi dute gaurtik aurrera.

Bi taldeek emaitza txarrak lortu zituzten azken jardunaldian. Donostiarrek etxean galdu egin zuten sasoi eskasa egiten ari den Vila-realen aurka, eta eibartarrak esku hutsik itzuli ziren Huesca azken aurreko sailkatuaren estadiotik. Egoera horri buelta eman nahi diote, baina gaurko arerioak ez dira samurragoak.

Realak Getafe hartuko du Anoetan. Espainiarrak sasoi izugarri ona egiten ari dira, eta bere historian lehen aldiz Txapeldunen Ligara sailkatzeko borrokan murgilduta daude. Bosgarrena da sailkapenean, Sevillarekin berdinduta, eta azken txanpan kolpea eman nahi du sari potoloa irabazteko. Horretan ari da; ostegunean Real Madril hartu zuen etxean, eta husna berdindu zuen.

Oso bestelako egoeran dira txuri-urdinak. Imanol Alguacilen taldea goitik behera etorri da otsailaz geroztik, eta azken hamar partidetatik bakarra irabazi du, Betisen aurka. Horrek zalantzak sortu ditu klubaren inguruan. Europako postuetara begiratzetik atzetik datozenek kosk egitea saihestera igaro dira. Garaipena lortzeko bidean, entrenatzaile txuri-urdinak Raul Navas zelairatu ahalko du.

Eibarren egoera ez da Realarena baino askoz hobea. Antzeko bolada batean dago Jose Luis Mendilibarren taldea, azken hamar partidetatik bi irabazi baititu. Sailkapenean 13. dira eibartarrak, txuri-urdinek baino puntu bat gutxiagorekin.

Valentziari egingo diote bisita. Europako postuetara sailkatzeko lehia betean dago aurkaria, eta Atletico Madrilean etxean galdu egin zuen azken jardunaldian. Txapeldunen Ligara sailkatzeko borrokan dago Getafe eta Sevillarekin batera, eta Mestallan hutsik ez egitera behartuta daude. Hiru puntura du laugarren postua.

Neurketa zaila du, beraz, Eibarrek. Zer esanik ez azken boladan eman duen itxura kontuan hartuta. Talde tristearen irudia eman zuten Mendilibarrenek Huescan, gainetik igaro baitzitzaion aurkaria.

Gaurko partidarakolau baja baieztatutaditu Eibarrek, eta haiek norekin ordezkatu izango du kezka nagusia Zaldibarko entrenatzaileak. Bestalde, hamaikakora itzul daiteke Joan Jordan, eta litekeena da erasoan aldaketaren bat egin behar izatea.

Lau jardunadi falta zaizkie liga amaitzeko, hamabi puntu daude jokoan Espainiako Ligan. Realak 11 puntura ditu Europako postuak, eta zazpira jaitsierakoak. Eibarrek. berriz, hamabi eta seira ditu, hurrenez hurren. Legez, ez batak, ez besteak, ez du zer egin handirik geratzen diren norgehiagokak irabazten saiatzetik aurrera, sasoia ahalik eta modu duinenean amaitze aldera. Horretarako, ezin dute aukerarik igarotzen utzi, eta horren ondo dabiltzan Getaferen eta Valentziaren aurka emaitza ona lortzeak apur bat baretu ditzake urak.

Bartzelona txapeldun

Oso bestelakoa da Bartzelonaren egoera. Kataluniarrak liga txapenduak dira atzotik, Levanteren aurka 1-0 irabazi eta gero. Mesik sartu zuen titulua eman zien gola. 26. aldiz irabazi du liga Bartzelonak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.