Uxue Alberdi. (Elgoibar, Gipuzkoa, 1984)

2019ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
«Nola iritsi bertsora emakume gorputzetik?» galdetu zion Itziar Okarizek. Ez zion lehenengoan ulertu, baina ondo daki orain. Galdera horretan sartuta aritu da, Kontrako eztarritik. Emakume bertsolarien testigantzak liburura heldu arte. Plazan kantuan ari diren hamabost bertsolariren lekukotzekin josi du lana: Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi, Maialen Akizu, Miren Amuriza, Maider Arregi, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus, Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Ane Labaka, Alaia Martin, Eli Pagola eta Jone Uria. Kantukide ditu oholtzan, baina literaturarenean ere bada nor, eta Rodriguzen lanean utzi du bere testigantza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.