Gora egin du COVID-19ak jota hil direnen kopuruak

2022ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, gora egin du koronabirusaren intzidentzia tasak, baita gaixotasunaren ondorioz ospitaleratu direnen kopuruak ere.Ez hori bakarrik: COVID-19aren eraginez hildakoen kopurua ere handitu egin da, eta ekainean erregistratu dute martxotik izandako daturik okerrena: egun bakarrean, 18 lagun hil dira koronabirusak jota. Horrez gain, aste bakarrean, ekainaren 17tik 23ra bitartean, COVID-19a zuten 56 pertsona zendu ziren.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 422 lagun zeuden atzo ospitaleratuta: otsailaren 14tik erregistratutako daturik txarrena. Gaixotasunaren transmisioa handiagoa da Araban eta Bizkaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.