Castellanosek eta Aramendiak berritu egin dute

2018ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Sasoi hau amaitu gabe, Bera Bera hurrengoa prestatzen hasi da jada. Atzo, bi jokalariri berritu zien kontratua: Merche Castellanos atezainari eta Leire Aramendia ezker hegalekoari. Castellanosek aurreneko denboraldia du Donostiako taldean. Oso erronka zaila zuen, Ana Temprano ordezkatzea, baina oso ondo ari da. Bikain ari da Aramendia ere, eta estatistikei erreparatu besterik ez dago horretaz ohartzeko: taldean, inork ez du hark baino gol gehiago sartu: 121, lau partidako. 25 urte egin berri ditu; beraz, etorkizun handia du. Horregatik lotu nahi izan du klubak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.