JAKINGARRIAK

2021eko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Nola parte hartu daiteke?
Edozein herritarrek du #sugebizi proiektuan parte hartzeko aukera. Aranzadik emandako jarraibideak honako hauek dira:
Sugeak ezin izango dira ukitu edota hartu. Are gutxiago hil,ingurumen delitu bat gauzatuko litzateke eta.
Sugeari argazki bat ateratzen saiatu, betiere, gutxieneko distantzia mantenduta —metro eta erdiko distantzia gomendatzen da—. Sugearen argazkia ahalik eta argien atera beharra dago; horregatik, zooma erabiltzea lagungarri suerta liteke.
Behin argazkia aterata, lekuaren koordenatu geografikoak edota ubikazioa jaso beharko dira, eta horretarako hainbat tresna balia daitezke; izan mugikorraren, GPSaren edota ordenagailuaren bitartez.
Argazkia eta koordenatuak Twitter bidez #sugebizi traola erabiliz partekatuko dira. Horrela, behaketa guztiak bateratu eta erregistratu ahal izango dituzte Aranzadiko ikertzaileek.
Sugea hilik balego, atera argazkiak berdin-berdin. Datua beti izango da interesgarria. Hilik dagoela ikusita, gorputzeko atal ezberdinez gain, sugearen sabelaldearen argazkia atera.
Zenbat espezie daude?
Aranzadiko herpetologia sailetik jakinarazi dutenez, Euskal Herrian 11 suge espezie daude:
Sugeak: Iparraldeko suge leuna (Coronella austriaca), Hegoaldeko suge leuna (Coronella girondica), Suge berde-horia (Hierophis viridiflavus), Montpellierko sugea (Malpolon monspessulanus), Suge gorbataduna (Natrix astreptophora), Suge biperakara (Natrix maura), Eskulapioren sugea (Zamenis longissimus), Eskailera sugea (Zamenis scalaris).
Sugegorriak: Aspis sugegorria (Vipera aspis), Lataste sugegorria (Vipera latastei), Sugegorri kantauriarra (Vipera seoanei).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.