Irudia. Cordovilla

'Cosimoren katiuskak' albuma, saritua

IDOIA ZABALETA / FOKU

Berria -

2018ko urriak 18
Etxepare saria jaso du Cosimoren katiuskak (Pamiela) haurrendako albumak. Ana Ibañez Elosuak ilustratu du lana, eta Dani Martirena Indartek idatzi ditu testuak. Bertan, Cosimo protagonistak etxola bat eraiki du zuhaitz batean, eta bertatik begiratzen dio munduari. Italo Calvinoren Il barone rampante liburua oinarri hartu, eta gaurkotu egin dute egileek. Epaimahaiaren iritziz, gogoetarako beta ematen du lanak: «Testuak poesia du, umorea eta jolasa: hitzekin jolasten da idazlea, eta irudiekin marrazkilaria». Albuma bi lengoaietan aberatsa, indartsua eta ausarta dela gaineratu du. Irudian, Martirena eta Ibañez, album bana eskuetan.