HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Kandido eta besteak'

Gaur-gaurko obsesioa

Idazlea: Fran Pintadera. Ilustratzailea: Christian Inaraja. Itzultzailea: Uxue Rey. Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka.

Imanol Mercero -

2019ko otsailak 10
Identitatea. Nor garen, zein desberdin garen, eta, akaso, zer gutxi inporta dion honek guzti honek.

Kandido desberdin sentitzen den pertsonaia bat da. Hala aurkezten digute, hala dela erakusten zaigu, eta guk sinistu egiten dugu. Ez da zaila, bidenabar esanda, zeren, nor ez da besteengandik desberdin? Ez al da akaso gaur-gaurko obsesioa zein desberdin garen azpimarratzea?

Gai aktuala aukeratu du Pintadera-Inaraja bikoteak, eta 2018ko Compostela saria jaso dute —«merezimendu osoz» idaztekotan nintzen, baina zer dakit nik album hau saritzeko bazterrean gelditu diren gainerako lanei buruz?—, inguruko sariketa garrantzitsuena, album ilustratuetan.

Tamaina handikoa da, luzea, tapa gogorrekoa, 0 eta 4 urte bitarteko irakurleentzat gomendatua. Harrigarria gertatu zait azken datu hori: titiko umeek nortasun kezkak zituztenik ez nekien. Alta, nire ondoko 13 urteko liburu-jaleak esan dit asko gustatu zaiola, bere buruaz pentsatzen jarri duela, baina bere gelako astapotroei alferrik eramango diedala, pentsatzekoak ez zaizkiela gustatzen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna