Haur eta gazte literatura. 'Claude eta Morino 2'

Ezohiko atsegina

Idazlea eta ilustratzailea: Adrien Albert. Itzultzailea: Bego Montorio. Argitaletxea: Astiberri.

2021eko urriaren 24a
00:00
Entzun
Claude eta Morino pertsonaiekin egindako bigarren komiki hau azal gogorrekoa da, tamaina ertainekoa (23x18 cm) eta 96 orrialde dituena. Bost kapitulutan banatuta dago, eta baditu hitzaurrea eta epilogoa ere. Luzea dirudien arren, autonomia irabazten ari diren irakurle hasiberriek jada gozatzeko moduko obra da, helduoi ere zer eskainia duela ahaztu gabe.

Morinoren urtebetetze egunean gertatzen da akzioa. Ospakizunak berezi egingo duen uda eguna ez da, ordea, inork pentsatu bezalakoa izango. Gertakariek etengabeko ezusteak eragingo dizkiete protagonistei, baita irakurleoi ere. Ez dago ezer aurresaterik.

Istorioak kontatzen duenaz aparte, kolorearen erabilerak harritzen du (lehen zenbakiari buruz berdina esan daiteke): maiz siluetak besterik ez daude objektuak eta lekuak bereizteko, dena kolore bertsuko masa handitan agertzen delako, salbu eta nabarmendu nahi dena, huraxe beste kolore batzuekin eskaintzen delako. Gainera, salbuespenak salbu, ez da kolore primariorik erabiltzen.

Ezagun du egile heterodoxo baten lana dela hau. Goza ezazue berarekin, haurrek bezainbat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.