HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Bizitza'

Bizitza txiki-txiki hasten da

Idazlea: Cynthia Rylant. Ilustratzailea: Brendan Wenzel. Itzultzailea: Amets Santxez. Argitaletxea: Ibaizabal.

2021eko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Idazlea edota ilustratzailea ezagutu gabe ere (liburu honekin ezagutu ditut neuk), ahots jakintsu bat lezioak ematen ari zitzaidala sentitu dut: «Lehen-lehenik, txiki-txiki hasten da bizitza...». Bi eratara jakintsu, gainera: batetik, esaten dituenek bizitzaren funtsa izan nahi dutelako —«egun batean, iruditzen bazaizu ez zaizula gertatuko gauza eder gehiago...»—; eta, bestetik, idazleak bere buruari halako estatusa ematen diolako —«beti egongo da beste bideren bat»—.

Normalean, irtenbide magiko eta esaldi oro-biltzaileek atzeraka eragiten didate, autoritate kontu bat iruditzen zaidalako. Horregatik, garrantzitsua iruditu zait Rylant nor den jakitea, ezagutzea bere biografia, eta bibliografia. Eta bai, ahots jakintsu bat izan daitekeela iruditu zait. Baina pertzepzio subjektiboa da, irakurle bakoitzak hausnartu beharrekoa. Gainerakoan, gidoia arina eta ongi egituratua dela iruditu zait, ongi orekatuak dituela mezu filosofikoa, tonu poetikoa eta hari narratiboa.

Ilustrazioak maila berean egotea lortu du Wenzelek, bide batez esanda Eric Carle (Beldar gosetia) gogorarazten duena, ur-margo eta paper collage teknika horrekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.