HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Eguzkia gosaldu dut'

Arrakasta ziurra

Idazlea: Michael Holland. Ilustratzailea: Philip Giordano. Itzultzailea: Miren Arratibel. Argitaletxea: Ttarttalo.

2021eko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Azalpen liburu ilustratua da (27x21 cm), 128 orrialdekoa, tapa gogorrak barne.

Ilustrazio lanak asko baldintzatzen du irakurketa, hordigarriak baitira oinarrizko formageometrikoetan eraikitako irudiak, halako kolore kontraste indartsuekin.

Ikuspuntu antropozentrikoa du liburu ia osoak, inolako beharrik gabe askotan (ikus: 10. orrialdea adibide gisa, non adierazten den 428.000 landare espezie daudela, horietatik 34.000 onuragarriak; esan gabe ulertzen delarik onura pertsonontzako dela).

Landareen erreinua ezagutzeko azalpen sorta aski zabala da, dibulgazio grina nabarmenarekin, adin desberdinetako jakin-goseak asetzeko modukoa.

Lau ataletan partituta dago, baina benetako egitura atalen barruan dauden azpiatalak dira. Nolabaiteko jakintza zertzeladen multzoa osatzen dute. Azpiatal guztiak elkarren artean autonomoak dira eta bi orrialdetan hasi-bukatzen dira, ezker-eskuin.

Azpiatal horien artean dozena bat zuk zeuk egin erako esperimentuak dira, etxean erraz egiteko modukoak. Hasieran aurkibidea du, eta amaieran hiztegia eta indizea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.