PAGADIEN EZAUGARRIAK

2017ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Unescok Karpatoetako eta Europako beste eskualde batzuetako jatorrizko pagadiak izendapena aitortzeko, pagadiek ezaugarri hauek bete behar dituzte:

Ohiz kanpoko balio unibertsala: Eremu hauek besteek ez dituzten balio ekologikoak izan behar dituzte.

Prozesu ekologikoak martxan: Espazio horiek adibide ezinago bikaina izan behar dute, baso epel konplexu hondatu gabekoen erakusgarri, eta Europako pagadien prozesu ekologikoen laginik onena.

Osotasuna: Eremu bakoitzak tamaina aski izan behar du epe luzeko bideragarritasun ekologikoa bermatzeko behar diren prozesu naturalak mantentzeko. Inguruko tanpoi eremuek osotasun hori mantentzen lagundu behar dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.