HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Pitxin eta Potxon'

Purrut!

Idazlea: Xuberoa Salanueva. Ilustratzailea: Aritz Irigoien. Argitaletxea: Denonartean.

2021eko urriaren 10a
00:00
Entzun
Azal gogorretan bildutako liburu txikia da (17x17cm), 36 orrialde dituena, 6-8 urteko haurrak eskutan erraz ibiltzeko modukoa.

Kontaketa irudiaren eta testuaren bidez ematen denez, album ilustratua dela esango dugu. Orrialdeak hondo zurikoak dira, pertsonaiak huts-hutsean erakusten dituztenak, testua komenentziaren arabera goran, behean, edo orrialde osoan duelarik.

Hiru aktore agertzen dira guztira: Pitxin eta Potxon protagonistak, eta Sudurfin auzokoa.

Testua erraza da, lineala, astegunen segidan antolatua, harridura eta jakin mina goraka daramana aurrera egin ahala.

Ez gaitezen engaina, ordea, zeren sinpletasun ezaugarri hauek eraginkortasunez josten baitute gidoi bihurria, botatzen diren eta botatzen ez diren puzkerren bidez.

Hain zuzen, esaten ez den eta dedukzioz igarri behar dugun horri tiraka, lortuko dugu jakitea zer gertatzen ari den Potxon puzkertiarekin.

Pitxin eta Potxon, barrukoa atera eta hor konpon!

Eskatologia beti da, nire iritziz, abiapuntu ona haurren plazera bilatzen dugunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.