Noiz sortua: 2017-11-17 00:30:00

SOSLAIA. Ibon Sarasola

Abadia saria, batasunerako lana gogoan

GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

Garikoitz Goikoetxea -

2017ko azaroak 17

Gipuzkoako Foru Aldundiak Abadia saria emango dio Ibon Sarasola hizkuntzalariari (Donostia, 1946), euskara batuaren alde egindako lana eskertzeko. Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia, aldundiaren arabera.

Sarasolaren lana goraipatu du Mikel Irizarrek, Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak: «Euskara batuaren sorrera bultzatu zuen taldearen oinordeko da. Oso nabarmena da euskarari egin dion ekarpena, bereziki hiztegigintza eta lexikografiaren ikuspegitik, baina baita beste hainbat esparrutan ere».

Sarasola Euskal Filologiako katedraduna da EHU Euskal Herriko Unibertsitatean, eta euskaltzain osoa 1988az geroztik. Hiztegigintzan eta lexikografian jardun da bereziki, 1976an euskal hiztegi arauemailerako txostena aurkeztu zuenetik. Euskaltzaindian, Orotariko Euskal Hiztegian eta Hiztegi Batuan jardun da, besteak beste. Gaur egun EHUren Euskara Institutuan dihardu, hiztegigintzaren esparruan.

Hainbat saiakera argitaratuak ditu, horietako batzuk euskara batuari buruzkoak, hain zuzen. 1997an kaleratu zuen Euskara batuaren ajeak, eta iaz, Bitakora kaiera. 2012an Euskadi Ikerketa Saria eskuratu zuen Sarasolak.

Abadia saria emateko ekitaldi ofiziala gaur hamabost egingo dute, abenduaren 1ean, ostiralarekin. 19:00etan izango da, Gipuzkoako foru jauregian.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 29an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan lau pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 22 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta bi gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.107 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.056 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

 ©BERRIA

Kulturgintza: eutsi ala hautsi

Iñigo Astiz

Koronabirusaren hedapenak ziurgabetasun handia eragin du aurrez ere prekaritateak gogor jotako sektore batean: kulturgintzan. Sorkuntza ere krisi honi aurre egiteko moduan dagoen jakiteko, lau sortzaile elkarteren zuzendaritzako kideak bildu ditu BERRIAk: Eneritz Artetxe (Ehaze), Garbiñe Ubeda (Euskal Idazleen Elkartea), Aitor Bengoetxea (Musika Bulegoa) eta Igor Elortza (Euskal Herriko Bertsozale Elkartea).

Aitor Esteban eta Salvador Illa, Kongresuan. / ©Ballesteros, EFE

Erkidegoek kudeatuko dute hirugarren fasea

Jon Ordoñez Garmendia

Alarma egoera luzatzeko akordioa egin dute Espainiako Gobernuak eta EAJk, eta horren truke Urkulluk eta Txibitek hartu, kendu, moldatu eta ezarriko dituzte alarma egoeratik ateratzeko neurriak hirugarren fasean Hego Euskal Herrian. ERCrekin ere egin du akordioa Madrilek.

Bertsolari baten silueta agertokiaren gainean. ©JON URBE/FOKU - IRUDIAREN MOLDAKETA: BERRIA

Arnasa nori eman eta nori ez

Aitor Biain

Kultur eragileek begi onez hartu dituzte itxialdiak eragindako kalteei aurre egiteko erakundeek bideratutako laguntzak. Jasotzeko baldintzek eta adjudikazio prozedurak kezka eragin dute, ordea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna