%19ko erantzuna, FVEMen arabera

2022ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Metalgintzako patronalaren arabera, atzo eguerdian %19koa zen grebaren erantzuna, eta lanuzteak batez ere Ezkerraldean kontzentratuta zeuden.

Ohar batean, FVEMek azaldu zuen ezin duela onartu lanera joan nahi dutenen kontrako biolentzia ekintzarik, ezta enpresen kontrakorik ere. Piketeek kalte materialak eragin zituztela esan zuen.Eta salatu zuen, era berean, asteburuan hainbat pintaketa egin direla. «Dianak agertu dira, erakundeak eta pertsonak seinalatzen. Halako ekintzek gogora ekartzen dizkigute iraganean zeudela uste genuen garaiak».

Azpimarratu zuen metalgintzako enpresek negoziatzeko jarrera daukatela, eta gogorarazi hainbatetan moldatu dutela beren proposamena. FVEMen ustez, bost eguneko greba «erabateko zentzugabekeria» da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.