GAKOAK

2022ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
EAJk eta PSE-EEk dokumentu bana zabaldu dute, bakoitzaren ikuspegiaren mesedetan. Jeltzaleek Pedro Sanchezen inbestiduraren alde egiteko PSOErekin adostutako akordioa nabarmendu dute. Sozialistek, berriz, gogoratu dute bestelakoa dela EAJk eta PSE-EEk Eusko Jaurlaritzako gobernu itunean adostutakoa.
EAJ - PSOE akordioa. «Alderdien eta erakundeen arteko elkarrizketaren bidez, Estatuaren egituran tokian tokiko identitateak aitortzeko beharko diren erreformak bultzatzea, eta, hala badagokio, beharrezko lege aldaketak adostea, Kataluniako auziari zein EAEko Estatutu berriaren negoziazioari eta akordioari irtenbide egokia aurkitzea xede, bien sentimendu nazionalak kontuan hartuta».
EAJ - PSE-EE akordioa. «Azpimarratu nahi dugu beharrezkoa dela pertsonen bizikidetza, justizia eta segurtasuna finkatzeko eginkizun horretan lan egiten jarraitzea; [...] autogobernua defendatzea, eta Gernikako Estatutua osorik betetzea eta belaunaldi berri batentzako estatutu itun berri bat lortzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.