Euskaraz jakiteko lege proposamena baztertu dute

2020ko urriaren 21a
00:00
Entzun
EH Bilduk 2018ko urrian aurkeztu zuen euskaraz jakiteko eskubidea bermatzeko lege proposamena Eusko Legebiltzarrean. Haren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 16 urtetik gorako herritarrek euskaraz ikasteko matrikulazioa doakoa izango lukete C1 mailara arte. Eusko Jaurlaritzak proposamena aztertzearen aldeko irizpena eman zuen aurreko legealdian, eta parlamentuan aztertzen ari ziren. Orain, ordea, aurkako irizpena eman du gobernuak, esanez badaudela euskara ikasteko laguntzak, eta aztertzen ari dela C1 arteko matrikulen doakotasuna jartzea 16-30 urte artekoentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.