Irudia. Irun

Euriak arazoak eragin ditzake gaur ere

SOS DEIAK.
2018ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Gipuzkoa ekialdean euria mardul botako zuela iragarrita zegoen, eta, hain justu, egun korapilatsua izan zen atzo Urumea, Bidasoa eta Oiartzun ibaietako hainbat tokitan. Irunen eta Hondarribian izan ziren arazorik gehienak; Hondarribian, Jaizubia auzoa urak hartu zuen, eta aireportuko hegaldi gehienak desbideratu behar izan zituzten; Irungo Txingudi ikastolan —irudian— arratsaldeko eskolak bertan behera uztea erabaki zuten. Errepideetan ere izan ziren arazoak; A-8an, esaterako, luizi baten ondorioz. Errenterian, berriz, 71 urteko gizon bat zauritu zen zuhaitz batek harrapatuta. Gaur ere, euritsua izango da goiza, Gipuzkoan batez ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.