Telefono aplikazio baten kalkuluen menpe

2021eko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Epaitegiek lan harremana dagoela argudiatzeko arrazoietako bat da banatzaileak telefono aplikazioaren menpe daudela. Delivero, Glovo... Muinean programa informatikoak dira, jatetxe eta bezeroak banatzaileen bitartez lotzen dituztenak komisio baten truke. Epaileek, baina, nabarmendu dute aplikazio hori gabe banatzaileek ezingo luketela lan bera egin, eta, besteak beste, horregatik ez direla autonomoak. Aplikazio hori, baina, baldintzatuta dago, eta aldagai ugari ditu: prestasuna, bezeroen bozak, rider askok fisikoki topo egin ez dezatela... Horien arabera erabakitzen du nork egingo duen hurrengo enkargua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.