Nicola Sturgeonek erreferendum adostua babestu du

2018ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak kargua eten die matxinadagatik auzipetutako sei diputatu katalani. Quim Torrak atzo Eskozian nabarmendu zuenez, ordea, parlamentariei ez die eskatuko diputatu aktari uko egin diezaiotela.«Parlamentua da modu kolektiboan erantzun behar duena». Generalitateko presidentearen esanetan, ezin onartuzkoa da kargu etetea. Clara Ponsati kontseilari kargugabetu erbesteratuarekin eta Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroarekin bildu zen atzo. Sturgeonek erreferendum adostu bat defendatu du irtenbide politiko gisa.

Bestalde, Joaquim Forn, Jordi Turull eta Josep Rull Kataluniako Gobernuko kontseilari kargugabetuak atzo lekualdatu zituzten Lledonersera. Horrenbestez, Kataluniako espetxeetan daude prozesu subiranistaren harira auzipetutako buruzagi guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.