Munduko bankutik austeritatea salatzera

2018ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Joseph Eugene Stiglitz (1943, Gary, AEB) azken urteetako ekonomista ezagunenetako bat da. 2001ean eman zioten Ekonomiako Nobel saria, Michael Spence eta George A. Akerlof herrikideekin batera, merkatuen ustezko eraginkortasuna auzitan jartzen zuen informazio asimetrikoaren teoriarengatik. Yale, Harvard, Stanford, Princeton eta Columbia unibertsitateetan irakasle izan da, eta Bill Clintonen aholkulari ekonomikoen taldeburua ere izan zen 1995etik 1997ra. Obama ere aholkatu zuen, baita kritikatu ere, bankuak erreskatatzeko indarrean jarri zuen plana dela eta. Munduko Bankuko ekonomista burua izan zen 1997tik 2000ra, haren eta NDFren aurreko politikekin kritiko izateagatik bota zuten arte.

Azken urteetan desberdintasun sozialetan jarri du arreta; kalteei buruzko liburuak idatzi ditu (The Price of Inequality, 2012), eta egoera gainditzeko proposamenak ere egin ditu (Rewriting the Rules of the American Economy, 2016 ). Europako gobernuek indarrean jarritako austeritate politika gogor salatu du, eta euroaren aurka mintzatu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.