martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Netanyahu auzi aulkian

2020ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Kostako zaie Israelgo epaileei Benjamin Netanyahu lehen ministroari joarea jartzea, karguak eta izaerak ematen dizkiotenindarra eta eragin gaitasuna erabiliko baititu salaketa gogorretatik errugabe ateratzeko. Ustelkeria eta iruzurra leporatzean urrats sendoa egin du fiskaltzak, jakinik aurrean daukana dela Israelek azken hamarkadan eduki duen agintaririk indartsuena eta herritarren babesik handiena lortzen duena.

Oso garai garrantzitsuan hasi da epaiketa; hain zuzen, hauteskunde errepikatuen ondoren Netanyahuk koalizio gobernu berrian lehen ministro izateko ardurarekin segitzeko akordioa itxi eta oso gutxira. Epaia Netanyahuren aurkakoa bada, harekin gobernu akordioa sinatu duten alderdiek ezin izango dute argudiatu ez zituztela ezagutzen lehen ministroaren aurka fiskalek landu dituzten akusazioak. Horrek Netanyahuren konplize egingo lituzke, hartu duten jarrera zuritzeko aukerarik gabe utziz.

Ulergarria da palestinarrak urtez urte pilatzen ari diren etsipena, erabat galdu dutelako Israel-Palestina auziari irteera hizketatua eta justua eman nahi izango dioten agintari israeldarrak topatzeko esperantza. Ezker, eskuin edo zentro, denek irizpide bakarra daukate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.